Artisaua


Prudencio Domínguez Caceresko Las Hurdesko Rio Malo de Arriba herrixkan jaio zen. Han gurasoekin eta anai-arrebekin txikitatik lan eginez, herriko giroan hazi zen.

Hamaika urte zituenean, bizimodua hobetzeko asmoarekin, Bartzelonara joan zen eta geroago familia osoarekin Iruñera.

Hamabost urterekin, geroago bere bizitzako lanbidea izanen zena ikasten hasi zen, zurgintzan eta geroztik hori izan da bere ogibidea.

Iruñean ezagutu zuen orain emazte duena, Begoña. Emakume hau Nafarroako iparraldeko Erroibarko herri txiki batekoa da, Aintzioakoa hain zuzen ere.

Herri zoragarri honetan, Aintzioan,jarri zuen martxan bere tailerra. Bertan lan egiten du zurgin gisa eta era berean hasten da sortzen bere eskulangintzarako inspirazioa.

Azken berrogei urteetan lan egin du artisau-zurgintzan, era askotako zurak erabili ditu, enkarguen arabera.

Azken urteetan, bai tailak bai beste mota askotako arte-lanak egin ditu, eta erakusketa honetan horietako batzuk ikus daitezke.